Berriak

Atzealdea Edukiontzietara bota ezin diren hondakinak ostegunetan atera behar direla gogorarazi nahi du Udalak

Edozein egunetan edukiontzien alboan uzteko joera somatu da eta hori ekiditeko, atera behar direnean ateratzeko eskatzen da

2023·09·13


Ohiko edukiontzietara bota ezin diren hondakinak edozein egunetan ateratzen direla eta edukiontzien alboan botata uzten direla somatu du Udalak. Horren aurrean, mota horretako hondakinak ateratzeko eguna osteguna dela gogorarazi nahi da. Edukiontziak dauden puntuetan utzi behar dira, pilatuta ahalik eta espazio gutxien okupatuz eta hondakin horiekin egon daitezkeen eta sailkatu daitezkeen bestelako hondakinak, dagokien edukiontzira bota behar dira.

Ezarrita dauden arauak errespetatzea eskatzen da, herritar gehienek egiten duten ahaleginaren emaitza, bakar batzuen utzikeriak zapuztu ez dezan.