Berriak

Atzealdea Edukiontzietatik kanpo hondakinak botatzea debekatuta dagoela gogorarazi nahi da

Azken egunetan herriko hainbat puntutan hondakin poltsak barreiatuta ikusi dira eta jokabide horiek baztertzea eskatzen da

2026·07·01


Azken egunetan hondakinez betetako poltsak ikusi dira herriko hainbat puntutan barreiatuta, edukiontziak dauden puntuetatik aparte. Udalak gogorarazi nahi du guztiz debekatuta dagoela edukiontzietatik kanpo hondakinak botatzea, beraz, jokabide horiek salatu nahi dira eta neurriak errespetatzen ez dituzten herritarrei, arauak errespetatzeko eskatzen zaie. Aldi berean, tamaina handiko hondakinak ateratzeko eguna osteguna dela gogorarazi nahi da. Edukiontziak dauden puntuetara atera behar dira.