Berriak

Atzealdea Egitarau betea antolatu du Kultura batzordeak gabonetarako

Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean adin guztietako herritarrei zuzenduriko ekintzak eskainiko dira

2024·12·17


Alegiako Udaleko Kultura batzordeak prest du gabonetarako kultur egitaraua. Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean luzatuko da eta ohiko ekitaldiekin batera, berrikuntzak ere izango dira. Adin guztietarako herritarrei zuzenduriko ekintzak antolatzen saiatu da batzordea eta herritarrei ekintzetan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie, ondo pasa dezatela opatzearekin batera. Azpian dituzue egitaraua osatzen duten ekitaldi guztiak.

Abenduak 21, larunbata

Organo kontzertua.

‘Diálogos navideños’.

Oier Gaston.

20:00etan elizan.

Abenduak 22, igandea

Landarbaso Dizdizka gazte abesbatzaren kontzertua.

17:00etan elizan.

Abenduak 23, astelehena

Alegiako eta Amezketako Gaztelekuetako gazteen arteko erronka. Amezketan.

Abenduak 24, asteartea

Alegiako eskoletako ikasleak kalean kantari.

11:00etatik aurrera.

Gabonetako Kantu Eske Herrikoia, Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta.

15:45ean Larraitz auzoko plazatik abiatuta.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

18:30ean eskolatik hasita.

Abenduak 26, osteguna

Balerdipeko erlategira bisita, Iturri zahar guraso elkarteak eta Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta.

Goizean zehar.

Gabonetako pilota topaketa. Sailkatze partidak

15:30ean Elorri pilotalekuan.

Abenduak 27, ostirala

Argazki tailerra LHko ikasleentzat, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Goizean zehar, kultur etxean.

Gabonetako pilota topaketa. Sailkatze partidak

16:00ean Elorri pilotalekuan.

Gabonetako II. Pala txapelketa. Final erdiak.

18:30ean Elorri pilotalekuan.

Abenduak 29, igandea

Elorri pilotalekuaren eta aldagelen inaugurazioa.

Ordua zehazteko.

Abenduak 30, astelehena

Gabonetako pilota topaketa. Finalak.

16:00etan Amezketako pilotalekuan.

Abenduak 31, asteartea

San Silbestre krosa.

16:00etan plazan.

Urtarrilak 1, asteazkena

Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte.

12:15ean plazan.

Urtarrilak 2, osteguna

Txuri urdinera irteera, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Goizean zehar.

Urtarrilak 3, ostirala

Iruñako Saltingera irteera nerabeentzat, Txintxarri Gaztelekuak antolatuta.

Gabonetako II. Pala txapelketa. Finalak.

18:30ean Elorri pilotalekuan

Urtarrilak 5, igandea

Errege kabalgata.

18:00etan.