Berriak

Atzealdea Egonaldi turistikoen gaineko zergari %100eko hobaria ezartzea adostu du aho batez Udaleko osoko bilkurak

2027ko urtarrilaren 1etik aurrera egongo da indarrean urriaren 28ko osoko bilkuran onarturiko ordenantza

2026·11·05


Alegiako Udaleko osoko bilkurak egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala onartu zuen urriaren 28ko saioan. Alegian dauden ostatu-establezimenduen izaera kontuan hartuta, batzarrak aho batez onartu zuen zergari %100eko hobaria ezartzea. Horrenbestean, zergadunek ordaindu beharreko kopurua zero izango da. 

Ordenantza jendaurreko erakustaldian dago une honetan. Epe horretan ez bada inolako erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onarpena izango du eta 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo da.