Berriak
Atzealdea Eguberrietako ekintzak antolatzen hasteko bilera egingo da azaroaren 15ean kultur etxean
18:00etan izango da eta edonork parte hartzeko deialdi irekia dela gogorarazten du Kultura batzordeak
2017·11·10
Alegiako Kultura batzordeak eguberrietako ekintzak antolatzeko lehen bilera egingo du datorren azaroaren 15ean, asteazkena, 18:00etan kultur etxean. Herritar guztientzako deialdi irekia da, jendeak proposamenak egin ditzan eta ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko helburuarekin. Proposamenak aztertu eta berauen bideragarritasunaz hitz egingo da bilera horretan eta ekitaldi horien antolaketan laguntzeko prest daudenei ere luzatzen zaie bertaratzeko gonbitea.