Berriak

Atzealdea Egun pasa ederra egin zuten Intxurrek eta Mendi Asanbladak Irulegira antolaturiko irteeran parte hartu zutenek

44 laguneko taldea elkartu zen eta Aranzadiko kideen azalpenak jasotzeko eta egiten duten lana ikusteko aukera izan zuten

2024·07·01


Intxurre elkarteak eta Alegiako Mendi Asanbladak elkarlanean antolatuta, Irulegira irteera bat egin zen atzo, igandez. Haur eta heldu, 44 laguneko taldea abiatu zen goizean Alegiatik eta behin ingurura iritsita, Aranzadi lanean ari den eremura igo ziren. Bertan, Aranzadikoen azalpenak entzun eta beraiek egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera izan zuten irteeran parte hartu zutenek. Egun pasa ederra egiteko aukera izan zutela azpimarratu dute.