Berriak

Atzealdea Egur loteak nahi dituzten herritarrek martxoaren 27ra bitartean eskatu ahal izango dituzte

Udal webgunean edo udaletxean bertan egin behar da eskaera eta jasotzen den eskaera kopuruaren arabera antolatuko da banaketa

2025·03·12


Duela aste batzuk Oria ibaian egin den sahatsen mozketatik soberan geratutako egur loteak herritarren artean banatuko ditu Udalak. Interesa duten herritarrek zabalik dute horretarako epea martxoaren 27ko 14:00ak bitartean eta modu hauetara eman daiteke izena:

-Lotura honetako formulario bidez. 

-Lotura honen bidez telematikoki. 

-Udal bulegoetan eskaera orria betez.

Hauek dira eskaerak egin ahal izateko bete beharreko baldintzak: 

-18 urte beteta izatea.

-Udal tasa, zerga eta bestelako ordainketak egunean izatea.

-Familia unitate bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.

Egur loteak jasotzeko baldintzak:

-Egur loteak baratza parke ondoko belazean egongo dira prestatuak.

-Norberak bere baliabide propioekin joan beharko du egur loteak hartzera.

-Loteak udalak zehazturiko epeen barruan jaso beharko dira.

-Egurra norbere aprobetxamendurako izango da eta inolako kasutan ezingo da saldu edo hirugarren bati eman.

Jasotako eskaera kopurua eskuragarri dagoen egur lote kopurua baino handiagoa bada, zozketa publiko bat egingo da loteak banatzeko. Zozketaren egun eta data bere momentuan argitaratuko da.

Izen-ematen duen orok bando honetan eta Udalak argitaratzen dituen bestelako agirietan zehazturiko neurri eta arauak errespetatzeko konpromisoa hartzen du.