Berriak

Atzealdea Eguraldiari aurre eginez giro ederrean egin zuen Mendi Asanbladak urteko azken irteera

Alegia inguruak ezagutzeko eta hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten parte hartzaileek

2017·11·30


Alegiako Mendi Asanbladak 2017ari zegokion azken mendi irteera egin zuen iragan igandean. Urtean zehar batean eta bestean ibili ostean, etxe inguruan amaitzea erabaki zuten eta Alegia eta inguruak ezagutzeko bueltatxo bat eman zuten. Langaurre ingurura igo ziren lehenik eta ondoren Egileor, Matxiña, Beaxubi eta Etxarra baserrietatik pasa ziren. Azken horretan hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten eta ondoren Alegiara jaitsi ziren, mendi irteerei dagokienean urteari errematea emanez.