Berriak

Atzealdea Eguzki plakak jartzeko eskaintza eginez ustezko iruzur saiakera deiak egiten ari dira baserrietara

Alegiako Udalak plaka horiek jartzeko laguntzak emango dituela aipatzen dute eta datuak jasotzeko bigarren dei bat egingo dutela jakinarazten dute

2020·10·07


Alegiako hainbat baserritan eguzki plakak jartzen dituen enpresa baten izenean deiak jaso dira. Dei horietan, Alegiako Udalak Eguzki plakak jartzeko diru laguntzak emango dituela esaten zaie bertan bizi direnei eta hurrengo egunean datuak hartzeko beste dei bat egingo zaiela jakinarazten zaie. Alegiako Udalak une honetan ez du inolako diru laguntzarik aurreikusita baserrietan eguzki plakak jartzea laguntzeko. Horrenbestean, iruzur saiakera baten aurrean egon gaitezke eta antzeko deien bat jasotzen duten herritarrei daturik ez emateko eta Udalari jakinarazteko eskatzen zaie.