Berriak

Atzealdea Ekainaren 11n Osasun Zentroaren eraberritze proiektuaren jendaurreko aurkezpen irekia egingo da 18:00etan kultur etxean

Udal ordezkariek eta egitasmoaren arduradun teknikoek lanen inguruko xehetasun guztiak eskainiko dizkiete herritarrei

2025·06·04


Ekainaren 11n, asteazkena, Alegiako Osasun Zentroak datozen hilabeteetan izango duen eraberritze sakonaren inguruko jendaurreko aurkezpen irekia egingo da 18:00etan kultur etxean. Proiektuak osasun zentroa eta Jubilatuen elkartearen egoitza eraberritzea biltzen ditu bere baitan eta horrez gain, hiri igogailu bat ere ezarriko da osasun zentrora irisgarritasuna bermatzeko.

Jendaurreko aurkezpen hori herritar ororentzat irekia izango da eta bertan udal ordezkariek eta egitasmoaren arduradun teknikoek hartuko dute hitza. Herritarrei saio ireki horretara hurbiltzeko deia egiten zaie, etorkizunena izango ditugun osasun instalazio berrien inguruko xehetasun guztiak ezagutu ahal izateko.