Berriak
Atzealdea Ekainaren 11tik aurrera Larraitz auzoko 9 zenbakiaren aurreko autobus geralekua eskola ingurura lekualdatuko da aldi baterako
Datozen asteetan eremu honetan egin beharreko lanak dira lekualdaketaren arrazoia
2025·06·06
Larraitz auzoko 9 zenbakiaren parean dagoen autobus geralekua eskola parera lekualdatuko da ekainaren 11tik aurrera. Eremu horretan egin behar diren lan batzuk medio, geraleku hori eskola aurrera lekualdatuko da lanek irauten duten bitartean. Amezketa alderako geralekuak ohiko lekuan jarraituko du, Larraitz auzoko 14 zenbakiaren aurrean. Behin lanak amaituta, ohiko lekura itzuliko da geralekua.