Berriak

Atzealdea Ekainaren 13an Alegiako emakumeen bilkura egingo da kultur etxean 18:30ean

Udalak, Eztanda talde feministak eta Eihera kooperatibak antolatu dute eta herriko emakumeen errealitatea ezagutu nahi dute

2023·06·09


Alegiako Udalak, Eztanda talde feministak eta Alegian berdintasunaren alorrean egiten diren egitasmoen koordinazioa daraman Eihera kooperatibak Alegiako emakumeen bilkura antolatu dute datorren ekainaren 13rako, asteartea. 18:30ean izango da kultur etxean eta herriko emakume guztientzako deialdi irekia da.

Azken urteetan berdintasunaren inguruan Alegian egin diren ekimenetatik haratago, urrats bat eman nahi da eta horretarako herriko emakumeen parte hartzea eskatu dute antolatzaileek. Adina, jatorria, pentsakera edo ibilbidea albo batera utzi eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi dira emakumeak eta beraien beharrak, nahiak, kezkak eta gogoak identifikatu nahi dira.

Udalak ere bilkura horretan parte hartzera animatu nahi ditu herriko emakumeak.