Berriak

Atzealdea Ekainaren 19an odola emateko aukera izango da kultur etxean 18:30etik 20:30era

Beharrezkoak diren segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuta berme guztiekin eman ahal izango da

2020·06·17


Datorren ekainaren 19an, ostirala, odola emateko aukera izango da Alegian. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak urtean zehar hainbat bisita egiten ditu Alegiara herritarrek odola emateko aukera izan dezaten eta hilaren 19an aukera berri bat izango da. 18:30etik 20:30era bitartean egongo da aukera kultur etxean eta bizi dugun egoera kontuan izanda, beharrezkoak diren segurtasun eta osasun neurri guztiak bermatuta eman ahal izango da odola.