Berriak

Atzealdea Ekainaren 1ean Sutarriren haurren tailerreko kideen emanaldia izango da 17:00etan kultur etxean

Ikasturtean landu dutena jendaurrean erakusteko aukera izango dute taldeko neska-mutil gazteek

2023·05·26


Ekainaren 1ean, osteguna, Sutarri dantza taldeko haurren tailerreko dantzariek emanaldi bat eskainiko dute kultur etxean 17:00etan. Gaztetxoek urtean zehar landutakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute eta datozen urteetan Sutarriren oinarri izango diren neska-mutilak dantzan ikusteko modua izango dute bertaratzen direnek.