Berriak
Atzealdea Ekainaren 21ean ‘Geure(r)a’ dantza ikuskizun bertikala eskainiko da 22:30ean Elorri pilotalekuan
Harrobi Dantza Bertikala taldearen eskutik ikusi ahal izango da ekaineko kultur egitarauari dagokion ekitaldia
2024·06·12
Harrobi Dantza Bertikala taldeak ‘Geure(r)a’ ikuskizuna eskainiko du ekainaren 21ean 22:30ean Elorri pilotalekuan. Ohiko formatuetatik haratago doan ikuskizun berritzailea da, dantza tradizionaletik haratago doazen diziplinak uztartzen dituena. Obraren testua Toti Martinez de Lezeak idatzia da eta Janire Etxabe, Alejandra Perez eta Sara Mohino dantzariak, Juantxo Zeberiok sortutako musikaren erritmora ariko dira dantzan, eszenatoki ikusgarri batean.