Berriak

Atzealdea Ekainaren 23an amaituko da Sutarri dantza taldeak datorren ikasturterako zabaldu duen matrikulazio kanpaina

Kultur etxean edo posta elektronikoz eman daiteke izena eta bost urtetik gorakoentzat

2016·02·05


Sutarri dantza taldeak 2017-2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabalik du. Ekainaren 23ra bitartean eman ahal izango da izena eta horretarako bi bide daude. Alde batetik, kultur etxean eman daiteke izena eta bestetik, sutarridantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali daiteke. Bete beharreko baldintza bakarra 2012 baino lehenago jaioa izatea da eta izena ematerako orduan datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, jaiotze urtea eta telefono zenbaki bat.