Berriak
Atzealdea Ekainaren 23an San Joan bezpera ospatuko da Alegian
2024·06·18
Ekainaren 23an, igandea, San Joan bezpera ospatuko da Alegian. Gau berezia izaten da eta sua piztu aurreko giroa berotze aldera, 20:30ean zahagiardo bat egingo da taxien geralekua dagoen plazan. Behin zahagiardoa amaituta sua piztuko da. Aurten, Elorri Aldapa saskibaloi klubeko kideek piztuko dute sua. Denboraldi bikaina osatu dute eta igoera lortuta, Gipuzkoako lehen mailan ariko dira datorren denboraldian.
Ohi bezala, Sutarri dantza taldeko kideak ariko dira suaren bueltan dantzan. Aurreko urtean egin bezala, Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen ekimenez, herritar talde batek Bordon Dantza abestuko du.