Berriak
Atzealdea Ekainaren 23an San Joan bezpera ospatuko da Alegian
20:30ean zahagiardoa egingo da eta ondoren sua piztuko da plazan
2025·06·17

Ekainaren 23an, astelehena, San Joan bezpera ospatuko da Alegian. Gau berezia izaten da eta sua piztu aurreko giroa berotze aldera, 20:30ean zahagiardo bat egingo da taxien geralekua dagoen plazan. Behin zahagiardoa amaituta sua piztuko da plazan.
Ohi bezala, Sutarri dantza taldeko kideak ariko dira suaren bueltan dantzan. Aurreko urtean egin bezala, Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen ekimenez, herritar talde batek Bordon Dantza abestuko du. Herriko musikariek ere hartuko dute parte.