Berriak

Atzealdea Ekainaren 24tik uztailaren 30era Elorri futbol zelaia erabili ahal izango da, aurrez eskaera eginda

18 urtetik gorako arduradun batek egin beharko du eskaera eta bera izango da taldearen arduradun

2024·06·21


Ekainaren 24tik uztailaren 30era Elorri futbol zelaia erabilgarri egongo da astelehenetik ostiralera. Interesa duten herritarrek aurrez eskaera egin beharko dute kultur etxera joanda, 943 65 46 98 telefonora deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Eskaera egiteko derrigorrezkoa izango da 18 urtetik gora izatea eta arduradun horrek futbol zelaian egon beharko du erabili nahi den tarte horretan, bertan daudenen ardura bere gain hartuz. Eskaera bidez futbol zelaia erabili ahal izatea ahalbidetzeak helburu bat du. Itxita dagoenean hesiak gainetik pasata futbol zelaira sartzea saihestu nahi da, horrek izan dezakeen arriskua ekidinez.

Erabilerari dagokionean, uztailaren 1etik 7ra ezingo da erabili, Donosti Cup lehiaketako partidak jokatuko direlako.