Berriak
Atzealdea Ekainaren 28an Iñaki Artolak parte hartuko duen pilota jaialdirako sarrerak kultur etxean salduko dira
Ekainaren 13an, 14an, 20an, 21ean, 26an eta 27an salduko dira 19:00etatik 20:30erako ordutegian
2024·06·07
Ekainaren 28an, ostirala, Iñaki Artolaren parte hartzea izango duen profesional mailako pilota jaialdi bat jokatuko da Elorri pilotalekuan 19:30etik aurrera. Jaialdi horretarako sarreren aurresalmenta Alegiako kultur etxean egingo da ondorengo egunetan:
-Ekainak 13 eta 14.
-Ekainak 20 eta 21.
-Ekainak 26 eta 27.
19:00etik 20:30era erosi ahal izango dira sarrerak.