Berriak
Atzealdea Ekainaren 28an Jubilatuen Eguna ospatuko da
2026·06·03

Ekainaren 28an, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko da. 11:15ean hildako bazkideen omenez meza izango da eta 14:00etan bazkaria kultur etxean. Bazkari horretan adinez nagusien diren bazkideei oroigarri bana emango zaie. Aurten Pilar Nazabal Iraola eta Fidel Zubillaga Beloki izango dira aitortza jasoko dutenak.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 8tik 12ra bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxean 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez diren herriko jubilatuek 42 euro.