Berriak
Atzealdea Ekainaren 29an haurrentzako ‘Plaza abordaia!’ antzerkia eskainiko da 19:00etan plazan
2023·06·22

Udako kultur egitarauaren baitan, ekainaren 29an, osteguna, haurrentzako kale antzerkia izango da 19:00etan plazan. Deabrukeriak taldeak ‘Plaza abordaia!’ antzezlana eskainiko du.
Denbora luzez itsaso zabalean galduta egon ostean beraien tripulazioa berritzeko intentzioaz lur hartu dute PIRATOIAK, pirata alaiak alegia.
Herriz herri froga ezberdinen bitartez beraien kofradiara haur eta heldu alaienak eta jostagarrienak gehitzeko asmoarekin helduko dira. Horretarako froga ezberdinak gainditu beharko dituzte tripulazioaren parte nahi izan duten txiki zein helduek.
Barre zartadak, jolas kanoikadak eta sormen erasoez lagunduta PIRATOIEK plaza hartuko dute, haur eta helduekin jolasaren abenturan bat eginez asperdura garaitzeko eta herriko bihotzak alaitzeko.