Berriak

Atzealdea Ekainaren 30ean Jubilatuen Eguna ospatuko da

Herriko jubilatuentzat bazkaria izango da eta txartelak ekainaren 10etik 15era erosi ahal izango dira elkartearen egoitzan

2024·06·04


Ekainaren 30ean, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko da. 11:15ean hildako bazkideen omenez meza izango da eta 14:00etan bazkaria kultur etxean. Bazkari horretan adinez nagusien diren bazkideei oroigarri bana emango zaie. Aurten Rosario Usarralde Laskibar eta Lukas Lasa Murumendi izango dira aitortza jasoko dutenak.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 10etik 15era bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez diren jubilatuek 40 euro.