Berriak

Ekainaren 5ean eta 6an Graffiti Tailerra egingo da Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta

Eskolatik kale aldera doan horman mural berri bat egitea izango da tailerraren helburua

2017·05·10


Iturri Zahar Guraso Elkarteak Graffiti Tailer bat antolatu du datorren ekainaren 5 eta 6rako. GKo Galleryko kide batek eskainiko du tailerra eta Haur Hezkuntza 2tik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara bitarteko haur guztiei zuzenduta dago. Saioak 15:00etaik 17:00etara izango dira eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15a, astelehena, izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako 5 euroko ordainketa bat egin beharko da. Ordainketa egiteko datuak eskuratzeko, guraso elkarteko kideekin harremanetan jarri  edo iturrizahar@alegiakoeskola.org helbidera idatzi beharko da eta ordainketa egin ostean, ziurtagiria epostaz bidali edo guraso elkartearen postontzian bota beharko da. Parte hartzaileei, arropa zaharrekin joateko gomendioa luzatzen zaie.