Berriak

Atzealdea Ekainaren 6an II. Txupitxu Bizikleta Eune egingo da

9:00etan enduro martxa bat egingo da eta ondoren parrillada, zozketak, musika eta festa giroa izango dira

2026·05·29


Ekainaren 6an, larunbata, Txupitxu Bizikleta Euneren bigarren ekitaldia egingo da. Iazko azaroan egin ostean, aurten data berrian proba egitea erabaki dute antolatzaileek. Goizeko 9:00etan enduro martxa bat egingo da herri inguruan mendi bizikletarako egokituta dauden bideetan barrena. Behin bizikletako lanak amaituta, parrillada bat egingo da eta bertan zozketak, musika eta festa giroa izango da nagusi. Eguraldi ona egiten badu, egun osoan haurrentzako bizikleta zirkuitu txiki bat egongo da bertan ibil daitezen.