Berriak

Atzealdea Ekainaren 7ra bitartean aurkeztu litezke 2017-2018 Imserso programarako eskaerak

Interesa dutenek udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegora joan beharko dute eskaerak egitera

2017·05·11


Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek zabaldu dute 2017-2018 Imserso kanpainarako izena emateko epea. Programa horretan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da ondoko baldintzetakoren bat betetzea. Horietako bat, Espainiar Sistema Publikoko Pentsioen jubilazio pentsionista izatea da. Bestetik, alarguntasun pentsionistek ere hartu dezakete parte, 55 urte beteta dituzten kasuetan. Beste pentsio mota baten edo langabezia prestazioen onuradunek ere hartu dezakete parte, 60 urte beteta dituzten kasuetan. Azkenik, 65 urtetik gorako Gizarte Segurantzako Sistemaren titularrek edo onuradunek ere hartu dezakete parte. Pentsionisten ezkontide edo izatezko bikoteek laguntzaile moduan hartu dezakete parte eta horiei ez zaie baldintzarik eskatuko.

Izena emateko epea zabalik da eta lehen fasean ekainaren 7ra bitartean aurkeztu litezke eskaerak. Ondoren, ekainaren 8tik aurrera epez kanpoko akreditazioentzako epea zabalduko da. Eskaerak aurkezteko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar da eta informazio gehiagorako 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.