Berriak

Atzealdea Ekainean izandako uholdeetan kaltetutako enpresekin bilera egingo du Aldundiak irailaren 24an Tolosan

Lehiberri zentroan izango da 12:00etan eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena

2025·09·04


Ekainean izandako uholdeetan enpresek izandako kalteen inguruko informazioa biltzen aritu da azken asteetan Gipuzkoako Foru Aldundia. Behin hori egin da, kalteak jasan zituzten enpresekin bilera baterako deialdia egin du, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean. Bilera hori irailaren 24an izango da Tolosako Lehiberri zentroan 12:00etan eta parte hartzeko interesa duten enpresek aurrez eman beharko dute lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzita. Bilera horretan Aldundiak uholdeek eragindako egoerari eta enpresa kaltetuei buruzko informazio garrantzitsua partekatuko du.