Berriak
Atzealdea Ekialdeko produktuen erakusketa eta salmenta izango da abenduaren 20tik urtarrilaren 5era jubilatuen elkarteko atzeko lokalean
Joseba Jimenezek jarriko du erakusketa eta 17:00etatik 21:00etarako ordutegian egongo da zabalik
2023·12·19

Joseba Jimenez alegiarraren eskutik ekialdeko produktuen erakusketa eta salmenta egingo da abenduaren 20tik urtarrilaren 5era bitartean jubilatuen elkarteko egoitzaren atzekaldeko lokalean. Zurezko kutxak, egur lanak, jokoak, bitxiak eta produktu gehiago egongo dira erakusgai. Abenduaren 20tik 24ra, 29tik 31ra eta urtarrilaren 3tik 5era egongo da zabalik, 17:00etatik 21:00etara.