Berriak
Atzealdea Ekintzaileentzat hiru tailer eskainiko ditu irailean Tolosaldea Garatzenek
2021·09·14
Enpresa ekimen berri bat abiaraztekotan edo abiarazi berri dutenentzat bi tailer eskainiko ditu irailean zehar Tolosaldea Garatzenek. Lehena irailaren 22an, asteazkena, izango da eta ‘Gaitasun sortzaile eta ekintzaileak’ izenburua du. Ekintzailetza negozio berri bat sortzeko ekintzarekin lotzen da, baina garrantzitsua da ulertzea jarrera sortzailea eta ekintzailea positiboa dela edozein profesionalentzat. Tailer honen bidez, ingurune profesionalean agente aktibo bat izateko eduki beharreko jarrera ekintzailea lantzen ikasiko da. 9:00etatik 14:00etara luzatuko da Lehiberri zentroan, gazteleraz izango da eta izena emateko lotura honetan sartu behar da.
Bigarrena irailaren 23an, osteguna, eskainiko da. 9:00etatik 13:00era izango da Lehiberri zentroan eta ‘Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta bezeroei emandako balioa’ izenburupean eskainiko da. Prezioak ezartzeko orduan, kontuan hartu beharreko hainbat faktore daude. Horietako batzuk dira bezeroa ezagutzea, kostuak aztertzea, diru-sarreren helburua finkatzea, lehiakideak ezagutzea edo produktuaren kostua zehaztea. Prezioak faktore horien analisian oinarrituta eta helburua lortzeko eman beharreko pausoen bidez nola finkatu ikasiko da. Izena emateko aukera lotura honetan.
Azken tailerra irailaren 30ean, osteguna, izango da. ‘Kanban metodoa enpresan: nola kontrolatu lanaren aurrerapena’ izenburupean eskainiko da, gazteleraz, 9:00etatik 13:00era Tolosako Emari Coworking gunean. Kanban metodoa eta izan ditzakeen aplikazioak ezagutuko dira. Kanban lanaren aurrerapena kontrolatzeko erabiltzen den metodoa da, etengabeko hobekuntzaren estrategiaren barruan lerrokatua. Enpresaren hainbat arlotan zereginak nola osatzen diren kudeatzea da helburua. Horretarako, lana bistaratu behar da, egiten ari den lanaren muga zehaztu, eta zeregin bat betetzeko behar den denbora neurtu. Saio horretan parte hartzeko izena lotura honetan eman daiteke.