Berriak

Atzealdea Ekitaldiren baterako hondakinen edukiontziak izan nahi dituztenek modu ezberdinean egin beharko dute eskaera hemendik aurrera

Webgune honetan dago inprimakia betez, ekitaldia baino 15 egun lehenago egin beharko da eskaera

2022·03·03


Alegian ekitaldiren bat antolatu nahi duen norbanako edo elkarte batek modu ezberdin batean eskatu beharko ditu hemendik aurrera ekitaldi horrek sortu ditzakeen hondakinak jasotzeko edukiontziak. Udalari egin beharko zaio eskaera, baina lotura honetan eskuratu daitekeen formularioa bete eta udala@alegia.eus helbide elektronikora bidaliz. Webgune honetako Tramiteak atalean ere aurkitu ahal izango da, lotura honetan.

Inprimaki horretan zehaztu beharko da zein material behar den. Eskaera, ekitaldia egin nahi den eguna baino 15 egun lehenago egin beharko da gutxienez. Izan ere, Udalak eskaerari onarpena eman behar dio eta dagokion egunerako edukiontziak eskatutako lekura eramateko eskatu Mankomunitateari. 15 egun baino gutxiagoko epean jasotzen diren eskaerak, ez dira bideratuko.