Berriak

Atzealdea Elikagaien higiene eta manipulaziorako karneta lortzeko ikastaroa eskainiko da abenduaren 17an Fraisoron

15:00etatik 19:00etara izango da eta parte hartzaileek elikagaien manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortuko dute

2024·11·20


Abenduaren 17an, asteartea, elikagaien higiene eta manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortzeko ikastaroa eskainiko da Fraisoro eskolan. 15:00etatik 19:00etara izango da eta Elkolabeko Naiara Gurrutxagak gidatuko du. Interesatuek fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita edo 943 69 21 62 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena edo argibide gehiago jaso ditzakete. Ikastaroan parte hartzen dutenek elikagaien manipulaziorako beharrezkoa den karneta lortuko dute. 40 euroko kostua izango du.