Berriak

Atzealdea Elkarbidean programarekin oporretara joateko aukera eskaini nahi zaie desgaitasunen bat duten herritarrei

Ekainetik urrira bitartean eskaintzen dira bidaiak eta interesatuek Udaleko gizarte zerbitzuetan eskuratu dezakete informazioa

2025·04·04


Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak sustatzen duen eta desgaitasuna duten pertsonen aisialdi eskubidea bermatzen duen programa da Elkarbidean. Desgaitasuna duten pertsonentzat oporretarako bidaiak eta jarduerak antolatzen dituzte eta prest dute aurtengo eskaintza. Ondokoek eman dezakete izena:
-16 urtetik gorako eta desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonak.
-Desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonek eta behar bereziko egoeran dauden pertsonek lehentasuna izango dute.
-Osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaixoak eta elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak salbuetsita geratzen dira.
-Laguntzaileekin bidaiatzeko irizpide batzuk daude. Eskaera egin duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua duenean, laguntzaile egoki batekin bidaiatu ahal izango du bidaiaren %5a ordainduz.
-Mendekotasun egoera aitortua ez badu, laguntzaileak egonaldiaren %100a ordaindu beharko du.
Aurtengorako bidaia hauek antolatu dira:
-Ekainaren 3tik 10era: Fuengirola.
-Uztailaren 5etik 19ra: Salou.
-Uztailaren 28tik Abuztuaren 6ra: Lanzarote.
-Abuztuaren 16tik 26ra: Salou.
-Irailaren 20tik urriaren 4ra: Peñíscola.
Interesa duten herritarrek Udaleko gizarte zerbitzuetan eskuratu dezakete informazio gehiago eta lotura honetan eman daiteke izena.