Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa saskibaloi taldea senior mailako jokalari bila dabil taldea osatzeko
2023·09·08

Elorri Aldapa saskibaloi taldea 2023-2024 denboraldirako senior mailako gizonezkoen taldea osatzeko jokalari bila dabil. Irailaren amaieran hasiko den denboraldian bigarren mailan ariko da taldea eta denboraldiari behar besteko bermearekin ekiteko, gutxieneko jokalari kopuru bat osatu nahi dute.
Gauzak horrela, saskibaloian aritzeko gogoa dutenei taldearekin bat egiteko deia egiten zaie. Giro ederra duen talde bateko kide izateko aukera eskaintzen du Elorri Aldapak, talde izaera guztiaren gainetik jarrita, denboraldi berriak ekarriko dituen erronkei aurre egiteko ezinbestekoa dena.
Interesa dutenek taldearekin harremanetan jarri behar dute. Alde batetik, 646 54 52 01 zenbakira whatsapp mezu bat bidali daiteke. Bestetik, elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi daiteke eta azkenik, taldearen Instagram kontuaren bidez ere jarri zaitezke harremanetan.
Zalantzan baldin bazaude edo zalantzan dagoen norbait ezagutzen baduzu, animatu. Ez zarete damutuko.