Berriak

Elorri Aldapa saskibaloi taldeak 32 eta 38 galdu zuen Oiartzungo Saskilagunaken aurka

Asteburuan atsedena izango dute eta bi partida geratzen zaizkie lehen fasea amaitzeko

2020·03·09


Elorri Aldapa saskibaloi taldeko kideek ligako partida izan zuten larunbatean Elorri pilotalekuan. Oiartzungo Saskilagunaken aurka jokatu zuten alegiarrek eta ezin izan zuten laugarren garaipena lortu. 32 eta 38 amaitu zen partida eta alegiarrek sailkapeneko zortzigarren postuan jarraitzen dute 17 punturekin. Asteburuan atsedena izango dute eta ondoren bi partida geratuko zaizkie lehen ligaxka amaitzeko.