Berriak

Elorri Aldapa saskibaloi taldeak igandean jokatuko du ligako lehen partida Irunen

Beraien lehen partida ofizialean Erroibide Irun taldea izango dute aurkari 12:00etatik aurrera

2019·10·15


Alegiako Elorri Aldapa saskibaloi taldeak igandean, urriak 20, jokatuko du bere historiako lehen partida ofiziala. Hilabete luzez kluba eratzeko izapideak egiten eta kirol aldetik taldea osatzeko lanean jardun ostean, gizonezkoen nagusien hirugarren mailan ariko den talde bat osatu da. Igandean 12:00etan ekingo dio denboraldiari. Guztira bederatzi talde izango dira lehen fasean eta hemezortzi jardunaldi jokatuko dira, martxoaren 29ra bitartean. Lehen jardunaldian, Erroibide Irun taldearen aurka ariko dira alegiarrak Irungo Azken Portu kiroldegian.