Berriak

Atzealdea Elorri Aldapa taldeak bigarren zatian amore eman behar izan zuen Mekalki Aloña Mendiren aurka

Atsedenaldira hiru puntuz atzetik iritsi ziren baina azkenean 70 eta 53 amaitu zen partida

2020·02·10


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak galdu egin zuen Mekalki Aloña Mendiren aurkako liga partida. Lehen bi laurdenetan ondo eutsi zioten alegiarrek aurkariari eta atsedenaldia oñatiarrek hiru puntuko aldea zuten. Hirugarren laurdenean egon zen partidako gakoetako bat. Elorri Aldapako jokalariek lau puntu soilik sartu zituzten eta aurkariak hori baliatu zuen tartea zabaltzeko. Azkenerako, 70 eta 53 amaitu zen partida. Alegiarrak zazpigarren postuan daude hamahiru punturekin eta beraiekin berdinduta dagoen Zurruten bisita izango dute larunbatean 17:00etan Elorri pilotalekuan.