Berriak

Elorri Aldapa taldeak galdu egin zuen zaleen aurrean jokatutako lehen partidan

Taldeen aurkezpena egiteko baliatu zuten larunbateko partidaren atarikoa

2019·11·13


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak etxeko lehen partida jokatu zuen iragan larunbatean Elorri pilotalekuan. Mekalki Aloña Mendi liderraren bisita izan zuten eta gauzak estu egon baziren ere, azkenerako puntu bateko aldeaz galdu zuen talde alegiarrak, 54 eta 55. Sailkapeneko zazpigarrenak dira Elorri Aldapakoak eta larunbatean 19:15ean Andoainen jokatuko dute Zurrut taldearen aurka. Andoaindarrak alegiarren aurretik daude puntu bat gehiagorekin.

Larunbateko partida berezia izan zen, galdu arren. Izan ere, zaleen aurrean jokaturiko lehena izan zen eta lehia hasi aurretik taldeen aurkezpena egiteko baliatu zuten. Taldeko kideak pozik azaldu dira jendearen erantzunarekin eta etxean jokatuko dituzten partidetan zaleen babesa eskertuko dutela jakinarazi dute.

Argazkia: Elorri Aldapa.