Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek 39 eta 51 galdu zuen Astigarragako Mundarroren aurka
2025·10·10

Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak ezin izan zuen atzo denboraldiko lehen garaipena lortu. Alegiarrek Astigarrako Mundarroren kontra jokatu zuten etxean eta 39 eta 51 galdu zuten. Aurkariak bete-beteko taldea dela erakutsi zuen. Bai alor fisikoan bai teknikoan eta baita eskarmentuaren aldetik ere.
Lehen minutuetan oreka izan zen nagusi. Lehen laurdena 12 eta 15 amaitu zen eta atsedenaldi luzera iristerako kanpokoek aldea apur bat zabaldu zuten, 16 eta 23. Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek zailtasunak izan zituen Astigarragakoen barruko jokalari altuak defendatzerako orduan eta hor zabaldu zuten behin betiko aldea. Hirugarren laurdena 25 eta 36 amaitu zen eta azkenerako 39 eta 51 bukatu zen neurketa.
Elorri Aldapa ZTB Garbiketaki puntutxo bat falta zaio partidak bere osotasunean lehiatu ahal izateko oreka hori lortzeko. Egiari zor, jokalari guztiak oraindik ez daude %100ean eta talde osoa errekuperatutakoan espero dute aipatu oreka hori lortu ahal izatea. Lanean jarraitzea besterik ez da geratzen eta lan horrek ekarriko ditu garaipenak. Taldeak erakutsi du lehiatzeko gai dela eta orain erronka 40 minututan zehar lehiakorrak izatea da. Denboraldia luzea da eta oraindik badago horretarako denbora.
Hurrengo neurketa urriaren 18an, larunbata, jokatuko dute 14:30ean Eibarren Artesanos Juantxo taldearen aurka.