Berriak

Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Eibarren 51 eta 68 irabazita

Larunbatean 16:15ean Donosti Dolphinsen aurkakoa izango dute Elorrin

2025·10·23


Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen larunbatean. Artesanos Juantxo talde eibartarraren kantxan aritu ziren eta 51 eta 68 irabazi zuten. Denboraldiko partidarik osoena jokatu zuten alegiarrek. Hasieratik amaierara bitartean talde lan handia egin zuten eta lan hori izan zen garaipenaren oinarria.

Hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik. Erasoan erabaki onak hartzeko argitasuna eta pazientzia izan zuten Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeko jokalariek. Horri defentsa lan gogor bat erantsita, pixkanaka aurkaria nekatzea lortu zuten eta horrek markagailuan tarte nabarmenak zabaltzeko aukera eman zien alegiarrei.

Gauzak horrela, lortu dute lehen asteetan faltan bota duten jarraikortasun hori eta jokalari berriak ere ekarpen politak egiten ari dira. Hurrengo partidei begira, intentsitate horri eustea izango da helburua, horrek erakutsiko baitie garaipen berrietarako bidea. Larunbatean 16:15ean izango dute hurrengo neurketa etxean, Donosti Dolphinsen aurka.