Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek 47-53 galdu zuen Biotz Aloña Mendiren aurka lehen faseko azken partidan
2026·01·26

Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak porrotarekin agurtu zuen lehen fasea. Biotz Aloña Mendiren aurkako partida izan zuten eta 47 eta 53 galdu zuten. Bi taldeen aldetik partida eskasa izan zen. Lehen faseko azken jardunaldia zen eta bi taldeek ez zuten ezer jokoan eta hori agerian geratu zen. Alegiarrei kosta egin zitzaien ohiko intentsitatea ateratzea eta argitasun handirik gabe aritu ziren.
Partidak oreka handia izan zuen markagailuari dagokionean eta azken hamar minutuetan erabaki zen dema. Etxekoek ez zuten asmatu laugarren laurden horretan eta oñatiarrek une hori baliatu zuten garaipena eskuratzeko.
Orain astebeteko atsedena izango dute eta ondoren hasiko dira bigarren fasea jokatzen. A2 multzoan ariko dira alegiarrak eta lehen faseko emaitzak kontuan hartzen direnez, ikusi egin beharko da nola kokatzen diren hasierako sailkapen horretan.