Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek 63 eta 77 galdu zuen Aldapeta Maria Ikastetxearen aurka
2026·03·02

Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak bigarren faseko lehen garaipena lortu ezinda jarraitzen du. Larunbatean Aldapeta Maria Ikastetxearen aurka aritu ziren etxean eta 63 eta 77 galdu zuten. Lehen laurdena 10 eta 14 amaitu zen eta atsedenaldi luzera 31 eta 37 atzetik iritsi ziren alegiarrak. Dena den, aldageletatik bueltan erreakzio polita izan zuten eta 26 eta 15eko partzial batekin aurretik iritsi ziren azken hamar minutuetara, 57 eta 52.
Dena den, azken hamar minutu horietan gauzak ez zitzaizkien ondo atera eta aurkariak, batez ere hiruko jaurtiketetan oinarrituta, markagailuari buelta eman zion. 6 eta 25eko partziala egin zuten azken laurden horretan eta sei puntu soilik saskiratuta, Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak ez zuen partida irabazteko aukerarik izan. Azkenerako, 63 eta 77 amaitu zen neurketa.
Sailkapenean seigarren postuan dago Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldea 12 punturekin. Larunbatean izango duete hurrengo hitzordua, hirugarren dagoen Bosteko Irauliren aurka 20:00etan Donostian.