Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek 69 eta 66 galdu zuen Easoren aurka
2026·02·23

Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak 69 eta 66 galdu zuen ostiralean Easoren kantxan. Donostiarren kantxa neurri txikikoa da eta alegiarrei kosta egin zitzaien ezohiko neurri horietara egokitzea. Dena den, lehen laurdena aurretik amaitu zuen Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak 12 eta 13.
Atsedenaldi luzera 26 eta 22 iritsi ziren eta hirugarren laurdenean zabaldu zuten Easokoek alderik nabarmenena. 17 puntuko aldeaz atzetik izan ziren alegiarrak baina azken laurdenean partida ekartzea lortu zuten eta gertu izan zuten garaipena. Hala ere, azken minutu horietan garaipena lortzeko behar izaten den zorte hori ez zuten alde izan eta azkenerako 69 eta 66 galdu zuten.
Une honetan alegiarrak bosgarrenak dira 11 punturekin eta larunbatean 16.15etik aurrera azken postuan dagoen Aldapeta Maria Ikastetxea taldearen aurka jokatuko dute Elorri pilotalekuan.
Haurren minbiziaren aurkako saskiratzeak
Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldeak bat egin du Haurren minbiziaren aurkako saskiratzeak ekimenarekin. Larunbatean jokatuko den partidako saskiratze bakoitza berezia izango da zaleek ere izango dute egitasmoarekin bat egin eta karpenak egiteko aukera.