Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek 84 eta 64 galdu zuen Oñatin
2025·11·10

Elorri Aldapak 84 eta 64 galdu zuen Biotz Aloña Mendiren aurka larunbatean. Alegiarrentzat partida zaila izan zen, baja batzuk izateaz gain, jokalari pare batek astea erdi gaixo igarota joan behar izan zuelako lehiara. Ohi baino talde laburragoarekin joate horrek, Elorri Aldapa ZTBri intentsitate altuko bere jokoa egitea galarazi zion.
Horren ondorioz, lehen laurdenetik aurrea hartu zuten oñatiarrek eta atsedenaldi luzera 44 eta 29 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean alegiarrek intentsitate handian jokatu zuten eta 8 puntura hurbiltzea ere lortu zuten baina fisikoki indarrak amaitu zitzaizkienean, oñatiarrek berriz ere tartea zabaldu zuten, 84 eta 64 amaitzeraino. Aipatzekoa da etxekoek hiruko marratik 9 jaurtiketa asmatu zituztela.
Lehen itzulia amaituta seigarren postuan daude alegiarrak eta larunbatean bigarren itzuliko lehen neurketa izango dute 20:00etan Donostian Saski Axularren aurka.