Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen Bosteko Irauliren aurka 45 eta 48
2026·03·09

Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Bosteko Irauliren kantxan. 45 eta 48 nagusitu ziren aurreko partidetan alde izan ez zuten zortea neurri batean alde izan zuten.
Aurkariaren ezaugarriak kontuan izanda, Elorri Aldapak kantxa osoko defentsa baliatu zuen talde donostiarra higatzeko. Esperientzia handiko taldea zuten aurrean baina defentsa horrekin, alor fisikoan eragitea lortu zuten eta nahasmendu pixka bat sortarazi zuten aurkariarengan. Egia da azken minutuetara alegiarrak ere nahikoa justu iritsi zirela baina azken minutuak ondo kudeatzen asmatu zuten eta horrek eman zien bigarren faseko lehen garaipena lortzeko aukera.
Seigarrenak dira sailkapenean 14 punturekin eta asteburuan berriz ere etxetik kanpo ariko dira. Larunbatean 14:00etan Atltetico San Sebastianen aurka jokatuko dute Donostian. Lehen garaipenak emandako bultzada baliatu nahi dute emaitza onen bidean jarraitzeko.