Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek bigarren faseko lehen partida jokatuko du larunbatean Atletico San Sebastianen aurka
16:15ean hasiko da neurketa Elorrin eta alegiarrek hirugarren postuan ekin diote bigarren faseari
2026·02·02

Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek denboraldiko bigarren faseari ekingo dio larunbatean. 16:15etik aurrera Atletico San Sebastian taldearen aurka ariko dira alegiarrak Elorri pilotalekuan. Bigarren fase honetan zortzi jardunaldi izango dituzte. Lehen fasean beste multzoan aritu diren taldeen aurka ariko dira bi itzulitara. Lehen fase horretako emaitzak kontuan hartzen dira eta Elorri Aldapa ZTB Garbiketak hirugarren dago, larunbateko aurkariarekin berdinduta.