Berriak
Atzealdea Elorri Aldapa ZTB Garkbiketakek 65 eta 54 irabazi zion Artesanos Juantxo taldeari
2026·01·12

Elorri Aldapa ZTB Garkbiketakek garaipenarekin hasi du 2026a. Alegiarrek Artesanos Juantxo taldearen aurkako partida izan zuten larunbatean eta 65 eta 54 irabaztea lortu zuten. Egiari zor, ez zen taldeak jokaturiko partidarik onena izan baina dizdira gehiegirik gabeko egunetan garaipenak lortzen jakitea ere garrantzitsua denez, irakurketa horrekin geratu dira taldekideak.
Sailkapeneko azken sailkatuaren aurka aritu ziren eta horrek ere neurri batean ahalbidetu zuen garaipena lortzea. Aurkariak falta asko egin zituen eta nahastu egin ziren. Elorri Aldapa ZTB Garbiketak taldea aurretik izan zen partida osoan zehar eta alde horretatik ez zuten estuasun gehiegi pasa.
Garaipen honekin sailkapeneko bosgarren postuan daude eta larunbatean, beraiekin berdinduta dagoen Donosti Dolphinsen kantxan jokatuko dute 18:00etatik aurrera, Donostiako Benta Berri kiroldegian. Partida garrantzitsua izango da, lehen fasea amaitzeko partida gutxi geratzen direlako eta irabazten badute, bigarren fasera goiko multzoan pasatzeko aukerak areagotuko zaizkielako.