Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du uztailaren 1erako
2023·06·08
Elorri Aldapak 3x3 saskibaloi txapelketa bat antolatu uztailaren 1erako, larunbata. 16:00etan hasiko da txapelketa Larraitz auzoko plazan eta izena emateko epea zabalik dago. elorrialdapa@gmail.com helbidera idatzita edo taldearen Instagram perfilaren bidez eman daiteke izena.
Talde bakoitzen federatutako bi jokalari egon ahal izango dira gehienez eta izena emateak 20 euroko prezioa izango du. Izena ematerakoan taldearen izena eta partaideen datuak ere zehaztu beharko dira.
Elorri Aldapak herriko parte hartzaileak animatu nahi ditu batez ere. Herrian saltsa sortu dezakeen txapelketa izan daitekeela uste dute eta joko mailaz haratago, arratsalde pasa eder bat egitera animatu nahi dituzte saskibaloia gustuko duten herritarrak.
Bide batez, uztailaren 8an infantil eta kadete mailetako txapelketa egingo da eta laster emango dituzte horren inguruko xehetasunak.