Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak 3x3 saskibaloi txapelketa egingo du uztailaren 5ean
2025·06·19

Elorri Aldapa saskibaloi taldeak 3x3 saskibaloi txapelketa egingo du uztailaren 5ean, larunbata. 16:00etan hasiko da lehia Erbeta parkean eta parte hartu nahi dutenek zabalik dute jada izena emateko epea. Horretarako elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi daiteke, lotura honen bidez egin daiteke edo kaleko karteletako QR kodea erabili daiteke. Talde bakoitzeko gehienez bi federatuk hartu ahal izango dute parte eta taldeko 25 euro ordaindu beharko dira. Sariak ondorengoak izango dira:
-Irabazleak: 200 euro eta lau otordu Alondegia ostatuan.
-2. sailkatuak: 100 euro eta lau otordu Altzoko ostatuan.
-3. sailkatuak: lau otordu Iskiña tabernan.
Elorri Aldapak, gogoa dutenak txapelketan parte hartzera animatu nahi ditu. Eguraldi txarra egiten badu, Elorri pilotalekuan jokatuko da.