Berriak

Atzealdea Elorri Aldapak 42 eta 67 galdu zuen Electricidad Perosanz Debasketen aurka

Bi taldeen arteko aldea ez zen amaierako markagailuak erakusten duen bezain bestekoa izan

2023·01·10


Elorri Aldapak porrotarekin ekin dio 2023ari. Alegiarrek Electricidadad Perosanz Debasketen aurkako liga partida izan zuten larunbatean eta 42 eta 67 galdu zuten. Partidaren hasieratik atzetik izan ziren markagailuan Elorri Aldapakoak. Lehen laurdena 9 eta 16 amaitu zen eta atsedenaldi luzera 18 eta 26 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean alegiarrak asko hurbildu ziren markagailuan baina partidan bete-betean sartzeko moduan zirenean, epaileak hartutako hainbat erabakik ezerezean utzi zuten etxekoen ahalegina, Debako taldeari markagailuko aldea zabaltzeko aukera eman zitzaiolako. Azken laurdenean amore eman zuen Elorri Aldapak eta horrek eragin zuen markagailuko aldea hain nabarmena izatea.

Elorri Aldapak laugarren jarraitzen du 16 punturekin. Larunbateko partidan ondo egin ez ziren gauzak zuzendu eta ohi bezala, lanari lan gehiago gehituta buru-belarri prestatuko dute hurrengo partida, ohiko ilusioarekin aurre egiteko.  Lehen fasea amaitzeko hiru partida geratzen zaizkie eta hurrengoa larunbatean jokatuko dute 16:15ean Arrasaten, Mondragon Unibertsitatea taldearen kantxan. Arrasateko taldea sailkapeneko bigarrena da 19 punturekin. Lehen itzulian 61 eta 64 galdu zuten alegiarrek.