Berriak
Atzealdea Elorri Aldapak 49 eta 63 galdu zuen Atletico San Sebastianen aurka
2025·03·05
Elorri Aldapak igoera faseko partida berri bat jokatu zuen larunbatean. Atletico San Sebastianen aurka aritu ziren eta 49 eta 63 galdu zuten. Hainbat jokalarik arazo fisikoekin jarraitzen dute eta zeudenekin egin behar izan zioten aurre alegiarrak neurketari. Alor fisikoak garrantzia izan zuen minutuek aurrera egin ahala baina egiari zor, aurreko partidetan baina lehiakorragoa izatea lortu zuen Elorri Aldapak partida osoan zehar. Donostiarrek pixkanaka lortu zuten markagailuan tartea zabaltzea eta alegiarrek jokalari guztien artean banatu zituzten minutuak.
Asteburuan atsedena izango dute eta egiari zor, ondo etorriko zaie jokalariak errekuperatzeko. Martxoaren 15ean jokatuko dute hurrengo partida Añorgan eta bigarren faseari geratzen zaizkion jardunaldietan ahalik eta lehiakorrenak izatea izango da erronka, aurkariei gauzak ahalik eta zailen jarriz.